Nor naiz ni?

Nor naiz ni?

Naroa Azula naiz. 25 urteko neskatxa.

Izugarri ditut gustoko umeak eta haien inguruarekin loturiko guztia. Oso argi daukat hezkuntza ezinbesteko aldagaia dela gure etorkizuna sortuko duten ume horiei gidatzeko orduan. Beraz, hezkuntza egoki eta esanguratsu bat bilatu eta sortzea da nire helburu nagusia irakasle gisa, beti ere umeak etengabe kontuan hartuz.

Nire izaerari dagokionez, gehien nabarmentzen dudan ezaugarria enpatia eta errespetua izango litzateke. Izan ere, nire ustez, irakasle ona izateko beharrezkoa da besteen egoera eta azalean jartzen eta errespetua mantentzen jakitea. Halaber, oso alaia, profesionala, puntuala eta innobatzailea naiz. Beti nago hobetzeko prest eta gauza berriak ikasteko irrikaz. Umeak ondo hezitzea da nire lehentasuna, eta hori lortu ahal izateko, baliabide eta informazio mordoz baliatzen saiatzen naiz. 

© 2023 NAROA AZULA | Todos los derechos reservados
Creado con Webnode Cookies
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar